2013/01/25

OLIBAK

Gure laguna Diegok, bere herriko olibak etxean prestatuak ekarri dizkigu, eta azaldu ere nola jasotzen diren.

Olibak olibondotik jasotzen dira modu ezberdinetan: Eskuarekin, makila batekin eta makina batekin.




Hoberen dauden olibak aukeratzen dira jateko, besteak berriz, olioa egiteko erabiliko dira.
Nola gozatzen dira olibak?
Olibak uretan sartzen dira eta bi egunetan behin ura aldatzen da, honela olibaren mingotasuna kentzen joaten da. Guzti hau aste oso batean zehar egiten da.



Olibak jan ahal izateko modu honetan prestatu behar dira:
Uretan ezkaia, oreganoa, baratxuria, gatza, piper berdea eta gorria, mihilua, ereinotza eta laranja azala botatzen dira.
Egun pare batean ur horretan olibak utzi eta prest egongo dira jateko.

                                                                                                                             Diego eta Antton

1 comentario: